Tabakalerako tailerrak errealitatearen alde gordina ikusteko eta ulertzeko aukera eskaini dit, nolabait ingurua beste modu batera ulertzen lagundu. Irudi gris eta bortitzak zeuden ikusgai eta baita izkutuan geratu ohi diren errealitatearen alderdi desberdinak.
Gidariaren lana klabea izan da niretzat eta berak egin duen aipamen bat ekarri nahi nuke gogora: haurrei errealitatearen alde ilunak bistaratzearen garrantzia, hain zuzen. Hausnartzera bultzatu nauen esaldia izan da hau, izan ere, haurrei kultura
desberdinak erakusten dizkiegunean folkloreaz, janariaz, hizkuntzaz... soilik ari gara.
Erakusketak, irakasle lanaren garrantziaz ohartzera eraman nau, besteak beste! Nire buruan, zenbait galdera gelditu dira jira-biran: noiz, nola, nork... azaldu haurrei errealitatearen alderdi ilunak?
Bestalde, ikaragarria da bihotz trasplantea, arrotza (ezezaguna) irudikatzeko irudi gisa erabili izana. Niretzat hunkigarria, benetan! Nire hilobaren kasua etorri zait gogora, bere gorputzak, ezezaguna (gibela) behar du, baina, aldiz, beti dago
ezezaguna errefusatzeko arriskua, eta, horrenbestez, hiltzekoa. Egunerokoan hartu behar duen botikaren menpeko bizitza osorako, elkarrekiko hil ala biziko dependentzia bilakatu da ezinbestean.
Metafora hau munduan gertatzen denari erreferentzia egiteko erabiltzea izugarria iruditu zait, errealitatearen alderdi gordinena agerian uzten baitu!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario