martes, 26 de febrero de 2019

Eskolak markatu egiten gaitu!

 
Aniztasuna eta hezkuntza gaiari gerturatuz egiten ari garen bidai honek bizipen ugari utzi ditu oraingoz nire barruan. Ur handitan: Handiak saioa ikustearekin asko hunkitu naiz eta aurreiritzien inguruan hausnartzera gonbidatu nau.

Gainerakoek ikusten gaituzten moduak eragina du gure burua antzemateko orduan eta zer esanik ez ikasle eta irakasle harremanean. Aurreiritziek zalantza egoeran jartzen gaituzte nahitaez, bestearengana hurbiltzeko oztopo bilakatuz. Ondoren azaltzen den bideoak, desgaitasunak aurreiritziak dituzten pertsonen begietan soilik existitzen direla argi uzten du:
 
 
Argi dago irakaslearen rola funtsezkoa dela eta eskolak markatu egiten gaituela. Onerako izan dadin ordea, hezkuntzarekin konprometituak diren irakasleak behar dira, egoera zaurgarrian dauden haurrei arreta berezia eskaintzeko gai direnak. Izan ere, batzuetan, desberdina izateak bide zailak zeharkatzea suposatzen die haur eta familiei. Beraien ibilbidean zainduak eta babestuak sentitzeak asko laguntzen die. Haurtzaroaren bizitutako esperientziak oso garrantzitsuak dira, haurra zoriontsua eta onartua izan bada, helduaroan etapa hori helduleku bilakatu baitaiteke. 
 

    No hay comentarios:

    Publicar un comentario