jueves, 28 de febrero de 2019

Nola sentitu zara?


Calcuta ondoan tailerrak, bai moduloko lanaren bitartez jasotako ideien eta baita Eskola Inklusiboaren Oinarriak ikasgaian egindako irakurketen errepasoa egiten lagundu dit.

Kontzeptu asko, milaka ideia, elkarrizketak gure artean... Egia esan, saioa praktigoa espero nuen! Hala ere, ideiak eta kontzeptu inklusiboagoak barneratzen lagundu didala aitortu behar dut. Gizarte inklusiboago baten bidean jartzeko hizkuntzaren garratnzia azpimarratuz. Hemendik aurrera adibidez, herri desberdinak aipatu nahi baditut aberastutako eta pobretutako herriaz arituko naiz eta ez herri pobrez edo aberatsez, ezta hirugarren munduaz ere!

Tailerraren amaieran saioa ebaluatzera gonbidatu gaituzte, hau egiteko bi modu proposatuz: Lehenengo aukerak, "zein objekturekin identifikatzen zara?" galderari erantzunez kutxa polit batean zeuden objektu desberdinen ondoan kokatzea eskatzen zuen. Bigarrenak berriz, "nola sentitu zara?" galderari erantzunez beste kutxa batean zeuden material desberdinetako ohialak aukeratzea.

Asko gustatu zaizkit saioa ebaluatzeko proposatu dituzten jolas edo jarduera hauek, altxorraren kutxan gordea ditut dagoeneko, irakasle naizenerako haurrei proposatzeko!

No hay comentarios:

Publicar un comentario